2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Kudeaketa-esleipena, Doneztebe-Elizondo tartean Bidasoko Bide Berdearen trazadura eta azpiegitura berreskuratzeko eta espazio hori bide publiko gisa erabiltzeko
Baztango Udalak, 2025eko urtarrilaren 23an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:
1.–Cederna Garalur elkarteari esleitzea honako hau kudeatzeko ardura: "Doneztebe-Elizondo tartean Bidasoko Bide Berdearen trazadura eta azpiegitura berreskuratzeko eta aipatu espazioa bidea igarotzen den toki entitateen titulartasunpeko bide publikotzat xedatzeko beharrezkoak diren jarduketak". Orobat, onestea eginkizun horiek jasotzen dituen kudeaketa-esleipenaren hitzarmena. Hitzarmena honako entitate hauek sinatu dute: Baztango, Doneztebeko eta Bertizaranako udalek, Narbarteko eta Oieregiko kontzejuek eta Cederna Garalur elkarteak.
Hitzarmenaren testua erabaki honen ondo-ondotik argitaratzen da.
2.–Erabaki hau eta hitzarmenaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3.–Alkatetzari ahalmena ematea aipatu hitzarmena sinatzeko, bai eta erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko ere.
4.–Erabaki hau igortzea Cederna Garalur elkarteari eta behar diren beste erakunde guztiei, legeak xedatutakoaren arabera.
Baztanen, 2025eko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Kudeaketa-esleipenaren hitzarmena (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2502741