46. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1312/2025 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Ana Belén Barbarin López andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Inbertsio, Obra eta Hornidura Ataleko burua, berak eskatu baitu.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuetan, ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoetan, 12. artikuluko ñ) letrak erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako ataletako, bulegoetako edo ataletik beherako beste unitateetako burutzak bitarte baterako izendatzeko eskumena, funtzio publikoaren arloko eskumena duen departamentuak aldeko txostena egin ondoren.

Horiek horrela, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organo batzuetako langileriaren arloko eskudantziak zehazten dituenak, eta ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuak, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onesten dituenak, emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Ana Belén Barbarin López andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzari atxikitako Inbertsio, Obra eta Hornidura Ataleko burua, berak eskatu baitu, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2025eko otsailaren 19tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da burutzan aritzeko azkena.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Inbertsio, Obra eta Hornidura Atalari, Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzari eta Langileria Atalari, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, eta zerbitzu horretako Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko otsailaren 19an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2502684