46. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

32E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Itziar Patrocinio Albizu Uriguen andrea, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko Sostengu Juridikoa Emateko Bulegoko burua, berak eskatu baitu.

Osasuneko kontseilariaren irailaren 4ko 263E/2024 Foru Aginduaren bidez, Itziar Patrocinio Albizu Uriguen andrea Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko Sostengu Juridikoa Emateko Bulegoko buru izendatu zen.

Hala xedatzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuko bigarren paragrafoan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, erabiliz Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario Itziar Patrocinio Albizu Uriguen andrea, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko Sostengu Juridikoa Emateko Bulegoko burua, berak eskatu baitu, 2025eko otsailaren 19tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru agindu hau jakinaraztea Itziar Patrocinio Albizu Uriguen andreari, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko otsailaren 17an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2502579