1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
17/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Eva María Velez Ferreira andrea, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Ataleko burua, berak eskatu baitu.
Hala xedatzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Eva María Velez Ferreira andrea, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Ataleko burua, berak eskatu baitu, 2025eko otsailaren 28tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko otsailaren 20an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2502663