46. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Udal Planaren aldaketa 2. poligonoko 212., 522. eta 590. lurzatietan

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abenduaren 7ko 75E/2024 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Doneztebeko Udal Planean aldaketa egituratzaile bat egiteko espedientea (2. poligonoko 212., 522. eta 590. lurzatiei eragiten die aldaketak), José Diego Sarratea Arreguik sustatua. Agindua 2025eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, argitaratu zen, urtarrilaren 13an.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), dagokion hirigintzako araua argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Donezteben, 2025eko otsailaren 20an.–Alkatea, M.ª Arantzazu Arregui Alberro.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2502675