46. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

497/2025 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezartzen duena, administrarien lanpostuetan aritzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2955/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrarien 42 lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1865/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.

Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuan sartzen ahal diren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko ekainaren 26an, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 5eko 2881/2024 eta abenduaren 23ko 4744/2024 ebazpenen bidez, behar ziren izendapen eta kontratazioak egin ziren.

Txanda irekiko bi izangaik uko egin zioten hautapen prozesuari.

Halaber, horretarako epearen barnean, txanda irekiko izangai bati borondatezko eszedentzia eman zaio, lanpostuaz jabetu zen egunetik aurrerako ondorioekin, beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zelako, administrazio honetan edo beste batean.

Azkenik, bi izangai hautapen prozesutik kanpo gelditu dira langile finko bilakatu baitira. Horren ondorioz, 2025eko otsailaren 3an, izendapen edo kontratazioen bigarren proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan.

Izangaiek epearen barnean aurkeztu dute eskatutako dokumentazioa, eta egiaztaturik eskatutako betebeharrak betetzen dituztela, bidezkoa da izendapena edo kontratazioa egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek funtzionario izendatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak, administrarien lanpostuetan aritzeko:

–Txanda irekia:

FLORES DUFUR, MARIA

GARCIA LARREA, MARIA JOSE

2. Xedatzea honako izangai hauek kontrata daitezela lan araubide finkoan, lanaldi partzialean aritzeko:

–Txanda irekia:

EGAÑA LEYUN, MARIA MILAGROS

3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiek 2025eko martxoaren 13an jabetu beharko dute lanpostuez, bakoitzari dagokionaren arabera, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalean edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuan.

Lan araubide finkoan lanaldi partzialean arituko den izangaiak 2025eko martxoaren 13an sinatu beharko du behar den kontratua, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Atalean. Kontratua prest dagoenean, SMS edo posta elektronikoaren bidez horren berri emanen zaie, sina dezaten. Telematika bidez sinatzen ahalko dute, dokumentuak sinatzeko Giza Baliabideen plataformaren bidez, edo aurrez aurre, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Atalean.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek edo, kasua bada, lan kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo langile lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, adierazita ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko otsailaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTU
ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

SEXU
DELITUEN
ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

FLORES DUFUR, MARIA

Txanda irekia

0067780

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

X

GARCIA LARREA, MARIA JOSE

Txanda irekia

0072572

OSASUN DEPARTAMENTUA

OSASUNB.-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

EGAÑA LEYUN, MARIA MILAGROS

Txanda irekia

0039093

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

CASTEJÓN-DBHI

NAFARROAKO GOBERNUKO LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

CASTEJÓN

EREMU EZ-EUSKALDUNA

Iragarkiaren kodea: F2502591