2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Xehetasun-azterketa, 10. poligonoko 140. eta 141. partzeletan (Ugalzubia karrika 6-8). Behin betiko onarpena
Udalbatzak 2025eko otsailaren 18an egindako bilkuran behin betiko onartu zuen 10. poligonoko 140. eta 141. partzeletako (Ugalzubia karrika 6-8) xehetasun-azterketa. Comunidad de Propietarios Ugalzubia karrika 6-8 da sustatzailea.
Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki hori eta onartutako testu arauemailea argitaratzen dira.
Beran, 2025eko otsailaren 20an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2502661