46. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NARBARTEKO KONTZEJUA

Kudeaketa-esleipena, Doneztebe-Elizondo tartean Bidasoko Bide Berdearen trazadura eta azpiegitura berreskuratzeko eta espazio hori bide publiko gisa erabiltzeko

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11.3.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, alderdiek honako hau sinatu dute: "Hitzarmena, Baztango, Doneztebeko eta Bertizaranako udalen, Narbarteko, Legasako eta Oieregiko kontzejuen eta Cederna Garalur elkartearen artean, behar diren jarduketak egiteko, Doneztebe-Elizondo tartean Bidasoko Bide Berdearen trazadura eta azpiegitura berreskuratzeko eta aipatu espazioa bidea igarotzen den toki entitateen titulartasunpeko bide publikotzat xedatzeko", eta alkateak dagokion ebazpena eman du 2024ko azaroaren 19an. Izapide horien ondotik, bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da aipatutako entitateek eta Narbarteko Kontzejuak sinatutako kudeaketa-esleipenaren hitzarmena, zeina eranskinean baitago.

Narbarten, 2025eko otsailaren 19an.–Alkatea, Egoitz Gamio Michelena.

Kudeaketa-esleipenaren hitzarmena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2502638