1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
13E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 17koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Barañaingo Udal Planaren aldaketa, zeinaren helburua baita Eultza sektorean sistema orokorrak sendotzea. Aldaketaren sustatzaileak konpentsazio batzordeak dira.
Barañaingo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Espedientearen xedea da aldatzea indarreko plangintzan Barañaingo udal mugarteko Eultza sektorearentzat ezarrita dauden ohiz kanpoko urbanizazio kargak, esparrutik kanpokoak, bat etorriz sektore horretatik kanpoko sistema orokorrak sendotzeko eta haiekin bide-lotura egiteko azpiegituren aldaketarekin.
Ingurumen Ebaluaziorako Atalak 2024ko ekainaren 28an egindako txostenean ondorioztatu du aldaketa hori ez dagoela sartua Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen aplikazio eremuan.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
1. Behin betiko onestea Barañaingo Udal Planaren aldaketa, zeinaren helburua baita Eultza sektorean sistema orokorrak sendotzea. Aldaketaren sustatzaileak Eultzako UE-1 eta UE-2 unitateen konpentsazio batzordeak dira.
2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaile diren entitateei jakinaraztea, eta igortzea Ingurumen Ebaluaziorako Atalera, Uraren Kalitatearen eta Obra Hidraulikoen Atalera, Larrialdien eta Komunikazio Sistemen Plangintza eta Koordinazio Atalera eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Barañaingo Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.
4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko otsailaren 17an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2502565