2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERTIZARANA
Kudeaketa-esleipena, Doneztebe-Elizondo tartean Bidasoko Bide Berdearen trazadura eta azpiegitura berreskuratzeko eta espazio hori bide publiko gisa erabiltzeko
Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11.3.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, alderdiek honako hau sinatu dute: "Hitzarmena, Baztango, Doneztebeko eta Bertizaranako udalen, Narbarteko, Legasako eta Oieregiko kontzejuen eta Cederna Garalur elkartearen artean, behar diren jarduketak egiteko, Doneztebe-Elizondo tartean Bidasoko Bide Berdearen trazadura eta azpiegitura berreskuratzeko eta aipatu espazioa bidea igarotzen den toki entitateen titulartasunpeko bide publikotzat xedatzeko", eta Udalak dagokion erabakia hartu du 2025eko otsailaren 13an egindako osoko bilkuran. Izapide horien ondotik, bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da aipatutako entitateek eta Bertizaranako Udalak sinatutako kudeaketa-esleipenaren hitzarmena, zeina eranskinean baitago.
Bertizaranan, 2025eko otsailaren 13an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.
Kudeaketa-esleipenaren hitzarmena (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2502365