46. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

11/2025 FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, Pilar García García andrea, Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33.2 artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela idazkari tekniko nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskudunaren titularrak proposaturik. Izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak izanen dira.

Hori horrela, Osasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2025eko otsailaren 19an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DU:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Pilar García García andrea, Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusia, 2025eko otsailaren 19tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko otsailaren 19an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2502600