46. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

11E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 14koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Añorbeko Udal Plan Orokorraren aldaketa, 8. poligonoko 290. katastro-lurzatiari eragiten diona. Aldaketaren sustatzaileak Cristina Erviti Martiarena eta Joseba Ander Urdaniz Lizarraga dira.

Añorbeko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da Añorbeko udal mugarteko 8. poligonoko 290. katastro-lurzatiaren puska baten sailkapena aldatzea (1.106,80 m²), lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzoru finkatua izatera igaro dadin. Jarduketa asistematikoko unitate berri bat sortzea proposatzen da (AA-5 izenekoa), gehienez 0,3 m²/m²-ko eraikigarritasuna izanen duena, eta zuzkidura gisako jarduketa izanen dela justifikatzen da.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 133E/2024 Ebazpenaren bidez, Añorbeko Udal Plan Orokorraren aldaketari buruzko ingurumen txosten estrategikoa eman da, ingurumen ukipen nabarmenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketaren sustatzaileak Cristina Erviti Martiarena eta Joseba Ander Urdaniz Lizarraga dira eta haren helburua da 8. poligonoko 290. lurzatian etxebizitza bat instalatzea.

Ebazpen hori 2024ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 22koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Añorbeko Udal Plan Orokorraren aldaketa, 8. poligonoko 290. katastro-lurzatiari eragiten diona. Aldaketaren sustatzaileak Cristina Erviti Martiarena eta Joseba Ander Urdaniz Lizarraga dira.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaile diren pertsonei jakinaraztea, eta igortzea Larrialdien eta Komunikazio Sistemen Plangintza eta Koordinazio Atalera eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Añorbeko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko otsailaren 14an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2502548