2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Xehetasun-azterketa, AR2 banaketa-eremuko 652. eta 653. lurzatiak elkartzeko. Behin betiko onespena
Agoizko Udalak, 2025eko otsailaren 21ean egin bilkuran, besteak beste, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat Agoizko AR2 banaketa-eremuko 652. eta 653. lurzatiak elkartzeko, Silvia Oroz Solak eta Julio de Gracia San Martínek sustatua. Hala, iragarkia eta onetsitako proiektuaren testu osoa argitaratu behar dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.b) eta 74. artikuluetan xedatua dagoenaren ondorioetarako (Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen legegintzako foru-dekretua).
Agoitzen, 2025eko otsailaren 21ean.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2502719