2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez eta barne-igoera murriztuan betetzeko familia-langilearen lanpostu bat. Izendapena
2024ko abenduaren 5ean, deialdi bat argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko familia-langilearen lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez eta barne-igoera murriztuan; orobat argitaratu ziren deialdi hori arautzen duten oinarriak.
Deialdiaren kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenari jarraikiz, Mankomunitateko buruaren 2025eko otsailaren 18ko ebazpen baten bidez ebatzi da deialdia, eta izendatu da José Matilde Olalde Pueyo D mailako familia-langile, Mankomunitatearen plantilla organikoan 2-02 zenbakiarekin agertzen den lanpostua bete dezan lan-araubide finkoan eta lanaldi osoan.
Lanpostuaz jabetzea, legezko epean egin beharko dena, 2025eko martxoaren 1erako ezarri da.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, eta jakinarazten da izendapen-ebazpenak amaiera ematen diola administrazio-bideari, eta, aukeran, errekurtso hauetako bat jar daitekeela haren aurka:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, 2 hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Azkoienen, 2025eko otsailaren 18an.–Mankomunitateko burua, Iñigo Bailos Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2502618