46. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko otsailaren 19an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat ordezten duena.

Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak izendatuko ditu Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariak proposatuta, foru lege horren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, "Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideen kargualdia lau urtekoa izanen da".

Bestalde, Nafarroako Eskola Kontseiluaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen da Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek izaera hori galduko dutela, besteak beste, proposamena egin zuen erakundeak hala erabakitzen duenean.

Aurreko paragrafoan xedatutakoarekin bat, Hezkuntzako kontseilariak proposatzen du Nafarroako Eskola Kontseiluko kide hau ordeztea.

Sortzen-Ikasleen Gurasoen Elkarteen Federazioaren ordezkari gisa:

–Aitziber Garmendia Lizaso andrea, Eneko Elizari Aldaia jaunaren ordez.

Nafarroako Gobernuaren 2023ko azaroaren 22ko Erabakiaren bidez, Nahia Garaikoetxea Salinas andrea Nafarroako Eskola Kontseiluko kide izendatu zuten, Sortzen-Ikasleen Gurasoen Elkarteen Federazioaren ordezkari gisa. Ondoren, Nafarroako Gobernuaren 2024ko irailaren 18ko Erabakiaren bidez, berriz ere Sortzen Federazioak eskatuta, Nahia Garaikoetxea Salinas andrearen ordez Eneko Elizari Aldaia jauna izendatu zuten.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Sortzen-Ikasleen Guraso Elkarteen Federazioaren ordezkari gisa, Aitziber Garmendia Lizaso andrea izendatzea Eneko Elizari Aldaia jaunaren ordez, ordeztuaren kargualdia bukatu arte geratzen den denborarako, hau da, 2027ko azaroaren 22ra arte, bat etorriz Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluan xedatutakoarekin.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Eskola Kontseilura edo Hezkuntzako Batzorde Nagusira igortzea eta interesdunei jakinaraztea.

Iruñean, 2025eko otsailaren 19an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2502604