2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NARBARTEKO KONTZEJUA
Aldaketa, "Txirrindulari eta oinezkoentzako Bidasoko Bide Berdea Doneztebe eta Elizondo artean egokitzea" deritzon obra-proiektuak ukitutako lurzati eta herri lurren kalifikazio juridikoan. Jendaurrean jartzea
Narbarteko Kontzejuko Batzarrak (Bertizarana), 2024ko azaroaren 19an egin bilkuran, batzarreko kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa zuela, honako hau erabaki zuen:
Lehena.–Hasiera batez onestea Bidasoko Bide Berdearen proiektuak, Narbarteko Kontzejutik igarotzen den tartean, ukitutako lurzati eta herri-lurren kalifikazio juridikoaren aldaketa. Hala, jabari publikoko ondasunen izaera izanen dute, "Bidasoko Bide Berdea" deritzon bide publikoaren parte izanen baitira.
Bigarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Narbarteko Kontzejuko iragarki-taulan argitaratuta, alegazioak jarri ahal izateko espedienteari.
Narbarten (Bertizarana), 2024ko azaroaren 19an.–Kontzejuko burua, Egoitz Gamio Michelena.
Iragarkiaren kodea: L2502635