46. ALDIZKARIA - 2025eko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

13/2025 FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa, Ana Belén Barbarin López andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen zuzendariorde izendatzen duena.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen ekainaren 5eko 60/2024 Foru Dekretuaren 15. artikuluak ezartzen du ezen zuzendariordeak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela Nafarroako Gobernuak, foru dekretu bidez, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko titularrak proposatuta.

Hori horrela, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2025eko otsailaren 19an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DU:

1. Ana Belén Barbarin López andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen zuzendariorde izendatzea, 2025eko otsailaren 20tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko otsailaren 19an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.
–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2502603