227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

24/2018 FORU LEGEA, azaroaren 19koa, I+G+B eta energia berriztagarriak sustatzeko kreditu berezia eta kreditu-gehigarria ematekoa.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

391/2018 FORU AGINDUA, urriaren 24koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, María Isabel Moriones García andrea izendatzen duena Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko Etxebizitzak Finantzatzeko Bulegoko buru bitarte baterako.

125/2018 FORU AGINDUA, azaroaren 6koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren ekainaren 20ko 86/2018 Foru Aginduan atzemandako akats bat; aipatutako foru aginduaren bitartez ezarri zen Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen fisioterapeuten karrera profesionala ebaluatzeko batzordearen osaera, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak kanpoan utzita.

296/2018 FORU AGINDUA, azaroaren 8koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Javier Larumbe Odériz jauna, Toki Azpiegituren eta Obren Azterketa, Plangintza eta Aholkularitzarako Ataleko buru izendatzen duena.

132E/2018 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Iñaki Oroz Zabalza jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuko Entitate Laguntzaileen Unitate Administratiboko burua, berak eskatu baitu.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

292/2018 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren koordinatzaile izateko eskakizun bereziko lanpostu bat berariazko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia egiten duena Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko langileentzat.

2174/2018 EBAZPENA, 2018ko azaroaren 8koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaprobetarako deia egiten da honako ikerketa proiektu hau garatzeko: “TUSPEAKING VR 0011-1365-2018-000157”.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko urriaren 31n hartua, zeinaren bidez hasten baita espediente honen tramitazioa: Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala, Noain Elortzibarko udal-mugartean, zeinak hizpide baititu zortasun aeronautikoak eta 4. fasearen berrantolamendua. Sustatzailea Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA sozietate publikoa da.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

77/2018 FORU AGINDUA, urriaren 30ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, 14.000 euroren baimena kentzen duena 1988. eta 2000. urteen artean (biak barne) jaioak diren Nafarroako kirol federazioetako kirolariei 2018an osasun azterketak egiteko diru-laguntzen deialdian baimendutako gastutik.

812E EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, baimena kentzen duena ekainaren 2ko 1612/2017 Ebazpenaren bidez onartutako diru-laguntzei dagokien partidako gasturako, zeina onetsi baitzen errenta bermatua edo gizarteratze-errenta jasotzen dutenen kontratazioa sustatzeko. DDBN: 381919.

838E/2018 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 30 urtetik beherako langabeen praktiketako kontratazioa sustatzeko diru-laguntzen aurretiazko gastua baimentzen duena 2019. urterako. Identifikazioa: DDBN 382393.

264/2018 EBAZPENA, urriaren 31koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimentzen baita berrehun eta hiru mila euroko (203.000 euro) diru-laguntza Espainiako Gurutze Gorriko Nafarroako Batzorde Autonomikoarentzat eta onesten baitu diru-laguntza hori antolatzeko hitzarmena, 2018. urterako. DDBN identifikazioa: 422093.

772/2018 EBAZPENA, urriaren 31koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoari 87.289,52 euroko zenbatekoa ordaintzen diona, uztailaren 21eko 726/2017 Errege Dekretuaren 3. xedapen gehigarrian ezarritako matrikula beka osatzeko, 2017-2018 ikasturte akademikoko izaera orokorreko beken deialdiko bekadunentzat, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateetako Estatu Idazkaritzak 2017ko abuztuaren 13an onartutako Ebazpena betez.

1.7. BESTELAKOAK

746/2018 EBAZPENA, urriaren 26koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Iruñeko “Hijas de Jesús” Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, instalazioetan aldaketak egiteagatik, espazioen erabilera edo xedea aldatzeko, ikastetxearen ikasle kopurua aldatzea eragiten duela.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARBIZU

Deialdia, hautaproben bitartez izangaien zerrenda bat osatzeko, aldi baterako kontratazioaren bitartez zerbitzu anitzetako langile lanpostuaren beharrak betetzeko

LODOSA

Deialdia, C mailako administrari-ofizial izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko, plantillan lanposturik gehitu gabe

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Herri-lurrak desafektatzea haize-parkea paratzeko. Hasierako onespena

ANTSOAIN

Eskumenak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea

ARANTZA

Planeamendurako Arau Subsidiarioak

BURGI

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

DONEZTEBE

Plan ekonomiko finantzarioa onestea, gastuaren araua betetzearren

Udal Plan Orokorrean, AR2 banaketa eremuan, determinazio egituratzaileak aldatzeko espedientea artxibatzea

ERROIBAR

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen Ordenantza. Behin betiko onespena

LIZARRA

Epatzea administrazioarekiko auzi-errekurtsoan. 260/2018 prozedura arrunta

Xehetasun-azterketa, APA 1eko M4B etxe-sailean
(Hirigintzako Udal Planeko 2087.-2095. lurzatiak).
Behin betiko onespena

ETXAURI

3., 4., 5., 6. eta 7. aldaketak 2018ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

GARINOAIN

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

GOÑI

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

UHARTE

Borondatez birzatitzeko proiektua, 2. poligonoko
36. eta 1282. lurzatiei dagokiena. Hasierako onespena

2. poligonoko 36. eta 1282. lurzatiak urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Hirigintza-kudeaketarako hitzarmena. Behin betiko onespena

IMOTZ

Ordenantza, Kirol jardueretarako diru-laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

ITZA

Hitzarmena Itza, Goñi eta Ollarango udalen artean, Tokiko Agenda 21 egiteko kudeaketa-esleipena formalizatzen duena

Hiri-jarduketarako plan berezia Leteko 6. poligonoko 139. lurzatian. Behin betiko onespena

LORKA

Interesdunen epatzea 18-02096 gora jotzeko errekurtsoan

MENDIGORRIA

7/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

AMUNARRITZ

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa S-5 sektoreko 1185., 1186., 1187. eta 1188. lurzatietan. Behin betiko onespena

IRUÑA

Buztintxuriko C-2 unitatea urbanizatzeko proiektua eta Trenbideko kaleko 2ko higiezina eraisteko proiektua. Hasierako onespena

PETILLA ARAGOI

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

RIBAFORADA

Aldaketa, 2019rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Xehetasun-azterketa 3. poligonoko 538. eta 70. lurzatietan. Behin betiko onespena

ERROMANTZATUA

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

JAITZ

Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

ZANGOZA

2019. urteko karga-tasak

Aldaketa, tasa eta prezio publikoen ordenantzetan 2019rako. Hasierako onespena

TABAR

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

ULTZAMA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 135. lurzatian.
Behin betiko onespena

URDOTZ

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

DEIERRI

Egiturazko aldaketa Udal Planean, Gorozingo 15. poligonoko
11. eta 52. lurzatiei dagokienez. Behin betiko onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ESTERIBAR

Edicto de notificación

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

COMUNIDAD DE REGANTES SINDICATO
DE RIEGOS DE ARGUEDAS

Convocatoria de junta general ordinaria

SOCIEDAD AKE ENERGY MICROCOOPERATIVA

Disolución y liquidación de la Sociedad