227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa, tasa eta prezio publikoen ordenantzetan 2019rako. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2018ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan 2019ko ekitaldirako.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, hogeita hamar egunez, epe horretan bizilagunek eta bidezko interesa dutenek hura azter dezaten eta nahi dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, 2018ko azaroaren 16an.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1814107