227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Eskumenak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea

Alkatetzak gaur emandako 667/2018 Ebazpenaren bitartez, honako erabaki hau onetsi da:

1. Ondasunak kostu bidez erabiltzeko legearen arabera dagokidan eskumena Udal honetako Gobernu Batzarrean uztea.

2. Ebazpen hau Gobernu Batzarrari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta haren berri ematea Udalbatzaren Osoko Bilkurari, horrek egiten duen hurrengo bilkuran.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, 2018ko azaroaren 9an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1813665