227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Plan ekonomiko finantzarioa onestea, gastuaren araua betetzearren

Doneztebeko Udalak, 2018ko urriaren 31n egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea aurrekontuak orekatzeko plan ekonomiko finantzarioa 2018ko eta 2019ko ekitaldietarako, eta ondoriorik gabe uztea 2018ko maiatzaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran onetsitako plan ekonomiko finantzarioa.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako.

Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, ekonomia eta finantza planaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Donezteben, 2018ko urriaren 31n.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1813670