227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Petilla Aragoiko Udalak, 2018ko irailaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Petilla Aragoiko Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emango da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Petilla Aragoin, 2018ko urriaren 19an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L1814117