227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Aldaketa, 2019rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2018ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa 2019an indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.

Jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira aldaketa horiek 2019rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.

Ribaforadan, 2018ko azaroaren 7an.–Alkatea, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1813507