227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

296/2018 FORU AGINDUA, azaroaren 8koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Javier Larumbe Odériz jauna, Toki Azpiegituren eta Obren Azterketa, Plangintza eta Aholkularitzarako Ataleko buru izendatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoen departamentuko titularrak izendapena eginen du bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak txostena eman duelarik urriaren 31n, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Javier Larumbe Odériz jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Toki Azpiegituren eta Obren Azterketa, Plangintza eta Aholkularitzarako Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu hau interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Departamentuko Langileria Bulegoari eta Toki Azpiegituren Zerbitzuari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko azaroaren 8an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1813774