227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

7/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 8an, 7/2018 aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

2. kapitulua: 14.000 euro.

3. kapitulua: -19.500 euro.

6. kapitulua: 5.500,00 euro.

Guztira: 0,00 euro.

Mendigorrian, 2018ko azaroaren 8an.–Alkatea, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1813672