227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

746/2018 EBAZPENA, urriaren 26koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Iruñeko “Hijas de Jesús” Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, instalazioetan aldaketak egiteagatik, espazioen erabilera edo xedea aldatzeko, ikastetxearen ikasle kopurua aldatzea eragiten duela.

Ikusirik Javier Martínez Baigorri jaunak, Iruñeko “Hijas de Jesús” Haur, lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularra ordezkatuz egindako eskaeraren aurrean bideratu den espedientea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeari bi lerro berri (8 unitate) gehitzeko.

Ikusirik Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak emandako aldeko txostena, ikastetxearen instalazioak indarrean dagoen legeriari egokitzeko.

Ikusirik uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 16. artikuluko b) eta c) letrek ezarritakoa, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri baitzen.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak hala proposaturik,

EBATZI DUT:

1. “Hijas de Jesús” Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren (ikastetxearen kodea: 31004731) baimena aldatzea, instalazioen aldaketagatik, espazioen erabilera edo xedea aldatzeko, ikastetxearen ikasle kopurua aldatzea eragiten duela, 8 unitate (bi lerro) gehituz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

2. Ikastetxearen osaera juridikoa hau izanen dela adieraztea:

–Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 6 unitate, gehienez ere 150 ikaspostu.

–Lehen Hezkuntza: 12 unitate, gehienez ere 300 ikaspostu.

–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, gehienez ere 480 ikaspostu.

–Zientzien eta Giza eta Gizarte Zientzien modalitateetako Batxilergoa: 4 unitate, gehienez ere 140 ikaspostu.

3. Gogoraraztea ezen, ikastetxe itundua denez gero, ebazpen honen bidez baimentzen diren unitate berriak abian jartzeko bete beharko dela itunei buruzko legediak horretaz xedatutakoa.

4. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko urriaren 26an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1813231