227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Buztintxuriko C-2 unitatea urbanizatzeko proiektua eta Trenbideko kaleko 2ko higiezina eraisteko proiektua. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko azaroaren 6an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 06-NOV-18 (3/CV).

“Espedienteko agiriak ikusirik, eta Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoen 2018ko urriaren 25eko txostenarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Hasiera batez onestea Buztintxuriko C-2 unitatea urbanizatzeko proiektua eta Trenbideko kaleko 2ko higiezina eraisteko proiektua, Mikel Gesta Cilvetik tramitera aurkeztua.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Halaber, argitara bedi Udaleko iragarki taulan eta tokiko prentsan.”

Iruñean, 2018ko azaroaren 7an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L1813674