227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2. poligonoko 36. eta 1282. lurzatiak urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Alkatetza honek, 2018ko azaroaren 16an eman ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea 2. poligonoko 36. eta 1282. lurzatiak urbanizatzeko proiektua, Elomendi SLk eta beste batzuek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan, uztailaren 26ko 1/2017 LFDaren 74. artikuluari dagokionez, xedatutakoa aplikatuz, espedientea hogei egunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Uharten, 2018ko azaroaren 16an.–Alkate udalburua, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1814125