227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2018ko azaroaren 9an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2019rako plantilla organikoa.

Beraz, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin bat, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan emanen da argitara, eta jendaurrean egonen da 15 egunean, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2019ko plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Garinoainen, 2018ko azaroaren 12an.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.

Iragarkiaren kodea: L1813745