227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Xehetasun-azterketa 3. poligonoko 538. eta 70. lurzatietan. Behin betiko onespena

Udalak, 2018ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, Ribaforadako 3. poligonoko 538. eta 70. katastroko lurzatiak ukitzen dituena (A-68 autobiaren aurrean daude horiek, 105,600 kilometro-puntuan, Ribaforadako udal-mugartean). Sociedad de Inversiones Valcarce SAk sustatu du xehetasun-azterketa, elkargo-onespenik ez duena eta Ricardo Monteagudo Sánchez de Movellán eta Víctor Fernández Martínez arkitektoek prestatu dutena, 2018ko abuztuko datarekin. Xede du aurreko xehetasun-azterketa indarrik gabe uztea, eta, gasolina-zerbitzugune gisa erabiltzekoa zen eraikina eraberritu eta handitu ahal izateko, bolumenak, lerrokadurak eta sestrak definitzea, bertan honako hauek ezartzeko: jatetxea, kafetegia, merkatal-gunea, zerbitzu eta instalazioak eta hiru izarreko hotela.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoarekin bat, argitara ematen da iragarki hau, aipatu xehetasun-azterketa eranskin gisa duena.

Ribaforadan, 2018ko azaroaren 9an.–Alkatea, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 538. eta 70. lurzatiei dagokiena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1813711