227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Erromantzatuko Udalak, 2018ko urriaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 1/2018 espedientea, kreditu bereziari buruzkoa.

Aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia 2018ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 18an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki-taulan paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko epea iragan da inork inongo alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe. Hortaz, aipatu aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako 1/2018 aldaketa:

Kreditu bereziaren espedientea:

1.–Gastu goitituak.

IV. kapitulua: 4.754,40 euro.

Finantzabideak:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 4.754,40 euro.

Erromantzatuan, 2018ko azaroaren 12an.–Alkatea, Beatriz García Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1813755