227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDOTZ

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Urdozko Kontzejuak, 2018ko urriaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Urdozko Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emango da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Urdotzen (Goñerri), 2018ko urriaren 31n.–Alkatea, Pedro Goicoa Diez de Ulzurrun.

Iragarkiaren kodea: L1813867