227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

77/2018 FORU AGINDUA, urriaren 30ekoa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, 14.000 euroren baimena kentzen duena 1988. eta 2000. urteen artean (biak barne) jaioak diren Nafarroako kirol federazioetako kirolariei 2018an osasun azterketak egiteko diru-laguntzen deialdian baimendutako gastutik.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren ekainaren 28ko 44/2018 Foru Aginduaren bidez, 1988. eta 2000. urteen artean (biak barne) jaioak diren Nafarroako kirol federazioetako kirolarientzako diru-laguntzen deialdia onetsi zen, 2018an osasun azterketak egiteko. Horrez gain, deialdi horri aurre egiteko 20.000 euroko guztizko gastua baimendu zen, 2018ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Osasun azterketarako diru-laguntzak” izeneko A50002-A5130-4809-336103 partidaren kargura.

Deialdiaren 6. oinarrian xedatutakoa betez, eskaerak aurkezteko epea oinarri arautzaile hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasi eta 2018ko azaroaren 9ra artekoa da. Beraz, epea zabalik dago oraindik. Banan-banako ebaluazio prozedura aukeratu denez, eskaerak aurkezpen dataren ordenan izapidetu eta ebatzi dira.

Gainera, deialdiaren 10. oinarriak eskatzen zuen, laguntzak ordaintzeko, ezinbestekoa dela osasun azterketak egitea diru-laguntzaren kontzesio ebazpena jakinarazten den egunetik 2018ko azaroaren 22ra bitarte.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak txosten bat eman zuen 2018ko urriaren 26an, adieraziz ordura arte 840ko zenbatekoa zuten laguntzak besterik ez zituztela eman eta ordaindu, 30 eskatzailek egindako osasun azterketei zegozkienak. Kontuan hartuta ordura arte eskatzaileen kopurua txikia izan zela, Kirolaren Zuzendariordetzak ez du uste laguntzen onuradunak izanen diren kirolarien guztizko kopurua 200etik gorakoa izanen denik, ez dagoelako eskaerak ebazteko eta osasun azterketak 2018ko azaroaren 22a baino lehen egiteko nahikoa denbora. Aurreikuspen horren arabera, eskatzaileen ustezko kopuru horri aurre egiteko gehieneko gastua ez litzateke izanen 5.600 eurotik gorakoa (200 parte-hartzaile eta 28 euro osasun azterketa bakoitzeko), eta kreditu hori egokia eta nahikoa dela uste da, deialdia betetzeko.

Beraz, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak proposatu du kentzea Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak ekainaren 28an emandako 44/2018 Foru Aginduaren bidez baimendutako 20.000 euroetatik 14.000 eurori dagokion baimena. Horren bidez, 1988. eta 2000. urteen artean (biak barne) jaioak diren Nafarroako kirol federazioetako kirolarientzako diru-laguntzen deialdia onetsi zen, 2018an osasun azterketak egiteko. Gastu horri baimena kentzeak berekin ekarriko du aipatu kopurua 2018ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Osasun azterketetarako diru-laguntzak” izeneko partidan erabilgarri geratzea.

Horrenbestez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. 14.000 euroren baimena kentzea 1988. eta 2.000. urteen artean (biak barne) jaioak diren Nafarroako kirol federazioetako kirolarientzako 2018rako baimendutako gastutik. Aipatu kopurua erabilgarri geratuko da 2018ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Osasun azterketetarako diru-laguntzak” izeneko A50002-A5130-4809-336103 partidan.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau Kirol Zuzendariordetzari, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko urriaren 30ean.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1813354