227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

125/2018 FORU AGINDUA, azaroaren 6koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren ekainaren 20ko 86/2018 Foru Aginduan atzemandako akats bat; aipatutako foru aginduaren bitartez ezarri zen Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen fisioterapeuten karrera profesionala ebaluatzeko batzordearen osaera, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak kanpoan utzita.

Akats bat atzeman denez Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak ekainaren 20an emandako 86/2018 Foru Aginduaren idatzian (2018ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 8koan), bidezkoa da hura zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoa betez.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 55 artikuluak xedatutakoaren arabera,

AGINDU DUT:

1. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren ekainaren 20ko 86/2018 Foru Aginduaren 4. atalean atzemandako akatsa zuzentzea, honela (foru agindu horren bidez, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen fisioterapeuten karrera profesionala ebaluatzeko batzordearen osaera ezarri zen, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak kanpoan utzita):

Honako hau dioen tokian:

“–Lorea Sanz Lazaga andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileen Batzordeak proposatuta.”

Honako hau behar du:

“–Lorea Sanz Lasaga andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileen Batzordeak proposatuta.”

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2018ko azaroaren 6an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1813594