227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Udal Plan Orokorrean, AR2 banaketa eremuan, determinazio egituratzaileak aldatzeko espedientea artxibatzea

Doneztebeko Udalak, 2018ko urriaren 31n egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen artxibatzea Doneztebeko Udal Plan Orokorrean, AR2 banaketa eremuan, determinazio egituratzaileak aldatzeko espedientea. Espedientea 2017ko urriaren 30ean egindako ohiko bilkuran hasiera batez onetsi eta 2017ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 9an.

Aditzera ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka ondoko errekurtsoak aurkezten ahal direla:

a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Doneztebeko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

c) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donezteben, 2018ko azaroaren 2an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1813671