227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LORKA

Interesdunen epatzea 18-02096 gora jotzeko errekurtsoan

18-02096 gora jotzeko errekurtsoa jaso da, José Ramón Echeverría Martínezek Nafarroako Administrazio Auzitegian jarria, 2018ko abuztuaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Lorkako Kontzejuaren erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez Eremu publikoa kartelekin okupatzea arautzen duen Ordenantza behin betiko onetsi zen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan, toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari buruzkoan, ezarritakoarekin bat, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian, interesdun diren pertsonak edo entitateak epatzen dira hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, Auzitegira, Iruñeko Iturrama kaleko 10.era, ager daitezen interesdun gisa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Lorkan, 2018ko azaroaren 8an.–Burua, Juan María Pantoja Montero.

Iragarkiaren kodea: L1813663