227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Borondatez birzatitzeko proiektua, 2. poligonoko
36. eta 1282. lurzatiei dagokiena. Hasierako onespena

Alkatetzak, 2018ko azaroaren 7ko Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea 2. poligonoko 36. eta 1282. lurzatiak borondatez birzatitzeko proiektua, Elomendi SLk eta beste batzuek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan 74. artikuluari buruz xedatua aplikatu beharrez.

Uharten, 2018ko azaroaren 7an.–Alkate udalburua, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1813617