227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

24/2018 FORU LEGEA, azaroaren 19koa, I+G+B eta energia berriztagarriak sustatzeko kreditu berezia eta kreditu-gehigarria ematekoa.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, I+G+B ETA ENERGIA BERRIZTAGARRIAK SUSTATZEKO KREDITU BEREZIA ETA KREDITU-GEHIGARRIA EMATEKOA.

ATARIKOA

Agerian geratu da Garapen Ekonomikorako Departamentuaren aurrekontu-kontsignazioa ez dela aski aurre egiteko zentro teknologikoen finantzaketa beharrei, ez eta Erminetako minizentral hidroelektrikoaren eta haren ingurunearen leheneratze kolektiborako proiektu integralak, Garesko Udalak sustatutakoak, dakartzanei ere.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta krediturik ez badago edo kontsignatutakoa aski ez bada, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko diola Nafarroako Parlamentuari, kreditu berezi bat eta/edo kreditu-gehigarri bat ematekoa.

Era berean, foru lege honek, partida izendunak sortuz, eragile horiei laguntzak zuzenean emateko gaitzen du, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.2.a) artikuluan xedatutakoarekin bat.

1. artikulua. Kreditu berezi bat ematea.

1.276.000 euroko kreditu bat ematen da, aurre egiteko, batetik, zentro teknologikoen finantzaketa beharrei, eta, bestetik, Erminetako minizentral hidroelektrikoaren eta haren ingurunearen leheneratze kolektiborako proiektu integralak, Garesko Udalak sustatutakoak, dakartzanei.

Kreditu hori aurrekontuko partida hauetan aplikatuko da:

PARTIDA

ZENBATEKOA

820005 82100 4309 467303 partida, “I+D Automoción y Mecatrónica” (NAITEC) Fundazioari transferentzia egitea, bikaintasun zentroa garatzeko.

1.000.000 euro

820005 82100 4819 467306 partida, I+G+B Elikakatea. CNTA Plan estrategikoaren ezarpenerako.

150.000 euro

820001 82200 7609 425203 partida, “Garesko Udalerako transferentzia, Erminetako minizentral hidroelektrikoa eta haren ingurunea leheneratzeko”

126.000 euro

2. artikulua. Kreditu bereziaren finantzaketa.

Kreditu berezi hau aurrekontuko partida hauen kargura finantzatuko da:

PARTIDA

ZENBATEKOA

820005 82100 7309 467302 partida, I+G+B Automozioa eta mekatronika. CETENA Fundazioa, bikaintasun zentroa garatzeko.

1.000.000 euro

820005 82100 7819 467303 partida, I+G+B Elikakatea. CNTA Plan estrategikoaren ezarpenerako.

150.000 euro

820001 82200 2276 425200 partida, Energia Planerako laguntza teknikoa

100.122 euro.

820000 82300 6040 421100 partida, Ibilgailuak erostea

22.155 euro.

820000 82300 2273 421100 partida, Informatika zerbitzuak

3.723 euro.

3. artikulua. Kreditu-gehigarria ematea.

3.100.000 euroko kreditu-gehigarria ematen da, ekitaldian zentro teknologikoak izan ditzakeen beharretarako.

Zenbateko hori aurrekontu partida honetan aplikatuko da: 820005 82100 7309 467300 partida, I+G+B Energia. Funtsak ematea CENER-CIEMAT Fundazioari maileguen amortizaziorako.

4. artikulua. Kreditu-gehigarriaren finantzaketa.

Kreditu-gehigarri hori aurrekontuko partida hauen kargura finantzatuko da:

PARTIDA

ZENBATEKOA

810001 81100 4701 422200 partida, Enpresen eraketa sustatzeko diru-laguntza

80.000.00

810003 81430 4709 431302 partida, Enpresentzako kanpo sustapeneko ekintzak Nafarroako 2014-2020 EGEF PE

80.000.00

810007 81210 7701 422206 partida, Industrian inbertitzeko diru-laguntzak. Nafarroako 2014-2020 EGEF PE

1.195.000,00

810008 81200 7709 458100 partida, Ekintzailetza plana. Enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna sustatzea

120.000,00

820005 82100 4701 467302 partida, Ikertzaileak eta langile teknologikoak kontratatzeko laguntzak; industriako doktoregoak; ikertzaileen mugigarritasuna

158.000,00

820005 82100 7701 467303 partida, I+G proiektuetarako diru-laguntzak, Nafarroako 2014-2020 EGEF PE

659.000,00

820005 82100 7701 467305 partida, I+G proiektu estrategikoetarako diru-laguntzak. Nafarroako RIS3

302.000,00

830002 83200 6010 432100 partida, Ederbidea proiektuko azpiegiturak eta obrak

262.000,00

840001 84310 6091 453200 partida, azterlanak eta proiektuak

244.000,00

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2018ko azaroaren 19an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.

Iragarkiaren kodea: F1814206