227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

292/2018 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren koordinatzaile izateko eskakizun bereziko lanpostu bat berariazko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia egiten duena Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko langileentzat.

Justiziako Ministerioaren martxoaren 1eko JUS/242/2018 Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoko kidego orokorretako lanpostuen zerrenda onetsi zen. Agindu hori 2018ko 62. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12koan.

Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Zuzendaritza Nagusiak proposatu du berariazko lehiaketarako deialdi bat egitea Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoko koordinatzaile lanpostu hutsa betetzeko, hain zuzen, ebazpen honen I. eranskinean zehazten dena, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz: Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatu zuen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren laugarren xedapen iragankorra (betiere Bulego judizial berria ezartzeko legedi prozesalaren erreformarako Legea osatzeko onetsi zen azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoaren bigarren artikuluak eman dion testuaren arabera; izan ere, lege organiko horren bidez, uztailaren 1eko Botere Judizialaren 6/1985 Lege Organikoa aldatu zen) eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioak Administrazioan sartu, bertako lanpostuak bete eta lanbidean gora egiteko Erregelamenduaren 49. artikulua eta hurrengoak (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori).

Horrenbestez, ezinbesteko zerbitzu beharrak ikusita, aipatutako araudian xedatutakoarekin bat, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Aurrera eramatea Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren koordinatzaile izateko eskakizun bereziko lanpostu bat betetzeko berariazko lehiaketaren deialdia, azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoaren bigarren artikuluan xedatutakoarekin bat (lege organiko hori Bulego Judizial berria ezartzeko legedi prozesalaren erreformarako Legearen osagarria da). Hain zuzen, deialdi honen I. eta II. eranskinetan zehazten den lanpostua beteko da, oinarri hauen arabera:

DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehena.–Parte hartzeko araubidea.

Lehiaketa honetan parte hartzen ahal dute Iruñean destinoa duten Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioek (horiek bakarrik eta behin baino ez), hala jardunean daudenek nola lanpostua gordeta dutenek, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren laugarren xedapen iragankorrean xedatutakoari jarraikiz (betiere Bulego Judizial berria ezartzeko legedi prozesalaren erreformarako Legea osatzeko onetsi zen azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoaren bigarren artikuluak eman dion testuaren arabera).

Ezin dute lehiaketan parte hartu lanpostu erreserbarik gabeko eszedentzian dauden funtzionarioek, eginkizunez gabetzeko erabaki irmoa dutenek (zigorrak irauten duen bitartean) eta nahitaezko lekualdaketa ezarri zaien funtzionario zehatuek (zehapena ezarri zaien leku berean destinoa duten lanpostuetarako), harik eta urtebete edo hiru urte igaro arte, falta astuna edo oso astuna den, hurrenez hurren.

Berariazko lehiaketa honetan parte hartzeko gutxieneko denborari dagokionez, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioak Administrazioan sartu, bertako lanpostuak bete eta lanbidean gora egiteko Erregelamenduaren 49.7 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori), ez da erregelamendu horren 46.1 artikuluan ezarritako muga aplikatuko.

Bigarrena.–Eskaintzen den lanpostua.

Lehiaketa honen bidez bete beharreko lanpostua ebazpen honen I. eta II. eranskinetan azaltzen dena da.

Eranskin horietan lanpostuaren deskribapena eta hari buruzko hainbat datu agertzen dira, baita esleitu zaion eginkizunaren izaerari loturiko berezitasunak eta eginkizun nagusien zerrenda ere. Adirazten dira, orobat, lanpostuaren osagarri orokorra, berariazko osagarria, zein kidegori dagoen atxikita, maila, lanpostua betetzeko modua, titulazio beharrak eta baloratuko diren merezimenduak.

Hirugarrena.–Merezimenduen balorazioa.

Merezimendu guztiak ebazpen honen laugarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz baloratuko dira. Merezimenduak baloratuko dira lehiaketan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatzeko eguna erreferentzia harturik. Horretarako, Balorazio Batzorde bat eratuko da.

Bigarren faseko berariazko merezimenduak baloratzeko, Balorazio Batzordeko kide bakoitzak emandako puntuazioen batezbesteko aritmetikoa aterako da. Horretarako, emandako puntuaziorik handiena eta txikiena baztertu beharko dira, edo, kasua bada, handien edo txikien gisa errepikatuta ageri direnetako bat. Baremoko atal bakoitzean emandako puntuazioak, baita azken balorazioa ere, egin beharreko aktan agertu beharko dira.

Laugarrena.–Lehiaketaren faseak eta puntuazioa.

Berariazko lehiaketa honek bi fase ditu:

1. Lehenbiziko fasea:

Merezimendu orokorren balorazioa:

a) Antzinatasuna: lortu nahi duen lanpostuaren atxikipen kidego berean karrerako funtzionario gisa egindako zerbitzuengatik, bi puntu emanen dira zerbitzu urte oso bakoitzeko. Hilabetetik beherako tarteak hilabeteka kontatuko dira, edo egunka, hala badagokio. Ondorio horietarako, hilabeteak hogeita hamar egunekotzat hartuko dira. Kontzeptu honengatik 60 puntu lortzen ahal dira gehienez. Egun bakoitzagatik 0,00555556 puntu emanen dira.

b) Autonomia erkidegoko bertako hizkuntza ofiziala hitz egiten eta idazten jakitea. Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 5. artikuluan ezartzen diren eremu euskaldunean eta mistoan, kontuan harturik azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan ezarritakoa (2007ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 30ekoa), horren bidez arautu baitzen euskararen erabilera Nafarroako Administrazio Publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan, euskararen ahozko eta idatzizko ezagutzagatik –betiere maila bakoitza gainditu izana behar bezala frogatuz gero organo eskudunak emandako ziurtagiriaren bidez–, eta bakar-bakarrik ondorio hauetarako, gehienez ere 12 puntu emanen dira, frogatutako ezagutza mailaren arabera, honela:

1. B1 mailako ziurtagiria edo baliokidea: lau puntu.

2. B2 mailako ziurtagiria edo baliokidea: zortzi puntu.

3. C1 mailako ziurtagiria edo baliokidea: hamabi puntu.

Hizkuntzen ezagutza egiaztatzeko, maila bakoitza gainditu izanaren ziurtagiriaren kopiak aurkeztu beharko dira.

Ziurtagiri horiek ezin dira metatu. Hortaz, lehiatzaileak maila bateko baino gehiagoko tituluak baldin baditu, maila gorenekoa bakarrik baloratuko da.

Fase honetan 60 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Dena dela, antzinatasunagatiko eta euskaraz jakiteagatiko puntuazioa aplikatuz gero, fase honetako puntuazioa 72 puntukoa izan daiteke gehienez.

2. Bigarren fasea:

Berariazko merezimenduen balorazioa, hots, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan azaldutako lanpostuaren eduki eta ezaugarrietarako egokiak diren merezimenduen balorazioa. Kontzeptu honengatik 43 puntu lor daitezke gehienez, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 49. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Atal honetan baloratuko da izangaiek Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan edo Eskalan sartzeko eskatutakoaz aparteko beste titulu akademiko ofizialak izatea, betiere lanpostuaren ezaugarriekin zerikusirik badute. Sakontze ikastaro homologatuak ere baloratuko dira, betiere erakunde publikoek edo izen handiko entitateek antolatuak badira eta bete beharreko lanpostuarekin zerikusirik badute. Bereziki, honako hauekin lotutakoak baloratuko dira:

–Zuzenbide prozesalaren gaineko ezaupideak.

–Informatikako ezaupideak.

–Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzari buruzko modulu espezifikoaren gaineko ezaupideak (Avantius izeneko kudeaketa prozesalaren sistema).

–Estatistikako ezaupideak.

Ezaupide horiek frogatzeko, behar diren ziurtagiriak, tituluak, egiaztagiriak edo beste frogagiri batzuk erabiliko dira.

Avantius izeneko kudeaketa prozesalaren sistemaren barruan dagoen Nafarroako Fiskaltzari buruzko modulu espezifikoaren gaineko ezaupideei dagokienez, azkeneko bost urteotan sei hilabete edo gehiago Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzan lanean aritu direnei funtzionario titular gisa edo bitarteko gisa modulu hori egintzat hartuko zaie. Hori Justizia Zuzendaritza Nagusiak egiaztatuko du ofizioz.

Atal honetan 10 puntu emanen dira gehienez.

Bestalde, izangaiek egindako sakontze ikastaro homologatuak ere baloratuko dira, baldin eta erakunde publikoek edo izen handiko entitateek antolatuak badira eta arlo hauekin lotuta badaude: zuzendaritzako edo antolakuntzako trebetasunak eta trebetasun sozialak. Honako gai hauei buruzko ikastaroak: taldeen zuzendaritza, interrelazioen garapena, lidergoa, erabakiak hartzea, gatazkak konpontzea, plangitzarako gaitasuna, koordinazioa eta gainbegiratzea. Kalitatearen zuzendaritzari eta kudeaketari buruzko ikastaroak, prestatzaileak trebatzekoak eta giza harremanen atalarekin zerikusia duen beste edozein.

Atal honetan 6 puntu emanen dira gehienez.

Izangaiak antzeko lanpostuetan duen esperientzia ere baloratuko da. Deitutako lanpostuari dagozkion gako-gaitasunekin (erantzukizuna kudeaketa lanetan, konpromisoa taldearekin eta zerbitzu publiko eraginkor eta efizientea ematearekin) lotutako lanpostuetan duen esperientzia, eta, orobat, lanpostu honetarako baloratzen diren ezaupideak, trebetasunak, abileziak eta gaitasunak gauzatu dituen beste lanpostu batzuetan duen esperientzia.

Atal honetan 7 puntu emanen dira gehienez.

Eskabidearekin batera, deitutako lanpostuaren gaitasunei buruzko proiektu bat aurkeztuko da. Proiektuan, unitatearen barruko hierarkia-harremanetarako proposamen berri bat aurkeztu beharko da, baita antolamenduaren eta langileriaren kudeaketari, baliabide materialen kudeaketari eta Fiskaltzaren kudeaketa prozesalaren sistemari buruzko proposamen bat ere, hori izanen baita deitutako lanpostuaren destinoko zentroa. Honako hauek baloratuko dira bereziki: proiektuaren diseinua, antolaketari buruzko edukia, lanpostuaren berariazko helburuak, helburuak lortzeko proposatzen diren ekintzak eta kudeaketaren segimendua eta ebaluazioa egiteko irizpideak.

Atal honetan 20 puntu emanen dira gehienez.

Merezimendu guztiak baloratuko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den eguna erreferentzia hartuta. Zilegi izanen da hautagaiei eskatzea aurkez dezaten baloratu beharreko merezimenduak, betebeharrak eta gainerako datuak zehatz-mehatz egiaztatzeko behar den dokumentazio osagarria.

Bosgarrena.–Eskaerak.

Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak Justizia Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan aurkeztuko dira (Iratxeko Monasterioaren kalea 22, behea, 31011 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren baliabideetatik edozein erabiliz (urriaren 2ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), hogei egun balioduneko epean, deialdi hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan ere aurkezten ahalko dira, apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legean eta hura garatzeko araudian xedatutakoaren arabera.

Eskabideak Nafarroako Gobernuko Justiziako zuzendari nagusiari zuzenduko zaizkio, eta ebazpen honen III. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoak izanen dira.

Seigarrena.–Balorazio Batzordea.

Eskatzaileen merezimenduak baloratzeaz arduratuko den Balorazio Batzordea honako hauek osatuko dute:

Batzordeburua:

–Titularra: Ana Carmen Arboniés Leránoz andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzako fiskalburuordea.

–Ordezkoa: Vicente Martí Cruchaga jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzako fiskala.

Batzordekideak:

–Titularra: Francisco Javier Isasi Barbier jauna, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko gobernu idazkaria.

–Ordezkoa: Isabel Torres Guitián andrea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko justizia administrazioaren letradua.

–Titularra: Gerardo Rodrigo Cabrerizo jauna, Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Bulego Judizial Berriari Laguntzeko Unitateko Ataleko burua.

–Ordezkoa: Martín Elcano Sesma jauna, Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Justizia Administrazioko Langileriaren Ataleko burua.

–Titularra: Sagrario Gamboa Ochagavía andrea, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioa, Nafarroako Justiziako Langileen Batzordeak proposatua.

–Ordezkoa: María Belén Rey Huidobro andrea, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioa, Nafarroako Justiziako Langileen Batzordeak proposatua.

Idazkaria:

–Titularra: Saturnino Salgado Domínguez jauna, Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

–Ordezkoa: Raquel Luis Tellechea andrea, Nafarroako Justizia Zuzendaritza Nagusiko lan harremanetako diplomaduna.

Batzorde horretako kideen abstentzioari eta errekusazioari dagokionez, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan xedatuakoari jarraikiz jokatuko da.

Zazpigarrena.–Lanpostua esleitzeko irizpideak.

Balorazio Batzordeak kontuan hartu behar diren baldintza eta merezimendu guztiak betetzen ote diren aztertu eta baloratuko du. Lanpostua esleitzeko ordena ezartzeko, ebazpen honen laugarren oinarrian jasotako baremoari jarraikiz lortzen den guztizko puntuazioa hartuko da kontuan. Guztizko puntuazioan berdinduz gero, lanpostua nori esleitu erabakitzeko, izangaiek eskalafoian duten antzinatasunari begiratuko zaio.

Zortzigarrena.–Ebazteko prozesua.

Lehiaketa hau sei hilabeteko epean ebatziko da gehienez, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik kontatzen hasita, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 51.3 artikuluan ezarritakoarekin bat. Ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Aldi berean argitaratzeko modurik ez badago, deialdian ezarrita dauden baldintzak eta epeak, betiere, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera kontatuko dira, aipatutako erregelamenduaren 51.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, izangai onartu eta baztertuen zerrenda Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atarian argitaratuko da (http://www.navarra.es/home_es/Temas/Justicia/empleo+publico+justicia.htm), baztertzeko arrazoiak adierazita, horrelakorik baldin badago. Zerrenda horren kontra alegazioak aurkezteko epe bat irekiko da, hamar egun baliodunetik gorakoa izanen ez dena. Aurkezten diren alegazioak deialdiaren gaineko behin-behineko ebazpena eman aurretik ebatzi beharko dira.

Deialdiaren gaineko behin-behineko ebazpena ere Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atarian argitaratuko da, goian adierazitako helbidean, erabilitako baremoa atxikita. Hamar egun balioduneko epea irekiko da alegazioak aurkezteko, ebazpen hori argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe hori bukaturik, eta alegazioak ebatzi ondoren, horrelakorik baldin badago, Justiziako zuzendari nagusiak deialdia behin betiko ebazteko ebazpena emanen du, zeina Estatuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atarian argitaratuko baita.

Lanpostua behin betiko esleitzeko ebazpenean, lanpostu berriaren jabetza hartzeko modua eta epea finkatuko dira.

Bederatzigarrena.–Errekurtsoak.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2018ko azaroaren 7an.–Justiziako zuzendari nagusia, María Lourdes Aldave Villanueva.

I. ERANSKINA

Herria: Iruña.

Destinoko zentroa: Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulegoa.

LANPOSTUAREN IZENA

KOPURUA

LANPOSTUAREN OSAGARRI
OROKORRA URTEAN

BERARIAZKO
OSAGARRIA URTEAN

LANPOSTU MOTA

KIDEGOA

MAILA

BETETZEKO MODUA

TITULAZIO BALDINTZAK

BALORATU BEHARREKO
MEREZIMENDUAK

Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren koordinatzailea

1

3.643,20

11.205,80

Berezia

Kudeaketa P. eta A.

B

Berariazko lehiaketa

Diplomatura

11/12/13/14/15/16/17/18/21/22/23/24/25/30/43/46/49/56/57/58/59/60/70/80 (JUS/242/2018 Aginduaren II. eranskinaren arabera, 2018ko martxoaren 12ko Estatuko Aldizkari Ofiziala)

II. ERANSKINA

LANPOSTUA

UDALERRIA

PLAZA KOP.

KIDEGOA

MAILA

TITULAZIO AKADEMIKOA

BERARIAZKO EGINKIZUNAK

BALORATU BEHARREKO MEREZIMENDUAK

PUNTUAK

Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren koordinatzailea

Iruña

1

Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa

B

Diplomatura

–Fiskalburutzari sostengu ematea Fiskaltzaren antolaketan, kudeaketan, administrazio lanetan, prozesu eragileetan, ikuskapenetan eta kalitatea eta barne lana hobetzeko lanetan.

–Fiskaltzako langileak antolatu, kudeatu eta gainbegiratzea, alderdi tekniko-prozesalei dagokienez. Lana banatzea, taldeak antolatzea eta jarduketa-ildoak ezartzea.

–Zerbitzuaren funtzionamendurako protokolo tekniko-prozesalak proposatu eta eguneratzea.

–Fiskaltzako langileen barne-arazo administratiboak kudeatzea: altak, bajak, absentziak, ordezkapenak, lanpostu hutsak, oporrak, prestakuntza, etab.

–Baliabide materialei eta antzekoei dagokienez dauden beharrak gainbegiratzea.

–Lanpostuari dagozkion antzeko beste eginkizun batzuk.

Antzinatasuna Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan gehienez)

60

Euskaraz idazten nahiz hitz egiten jakitea (gehienez)

12

Lanpostuaren gaineko berariazko ezaupideak (zuzenbide prozesala, zibila eta penala, informatika, Avantius Kudeaketa Prozesalaren Sistemaren barruan dagoen Nafarroako Fiskaltzari buruzko modulua, estatistika, etab.) (gehienez)

10

Lanpostu honetarako gako diren trebetasunak, abileziak eta jarrerak (giza baliabideen arloko prestakuntza, taldeen zuzendaritza eta kudeaketa, kalitatearen kudeaketa eta zuzendaritza, prestatzaileen trebakuntza, etab.) (gehienez)

6

Antzeko lanpostuetan duen esperientzia (gehienez)

7

Proiektua (gehienez)

20

III. ERANSKINA

Eskaera, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren koordinatzaile izateko lanpostua berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1814264