227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

812E EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, baimena kentzen duena ekainaren 2ko 1612/2017 Ebazpenaren bidez onartutako diru-laguntzei dagokien partidako gasturako, zeina onetsi baitzen errenta bermatua edo gizarteratze-errenta jasotzen dutenen kontratazioa sustatzeko. DDBN: 381919.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 2ko 1612/2017 Ebazpenaren bidez, errenta bermatua edo gizarteratze-errenta jasotzen dutenen kontratazioa sustatzeko diru-laguntzak emateko deialdia onetsi zen.

Apirilaren 16ko 48E/2018 Ebazpenaren bidez, 1.500.000 euroko gastua baimendu zen 2018ko gastuen aurrekontuko “Errenta bermatua jasotzen dutenen kontrataziorako pizgarriak” izeneko 950001 96100 4709 241204 partidaren kargura.

Kontuan hartuta 2018. urte osoan zehar eskaeren bolumena askoz txikiagoa dela aipatutako laguntzak kudeatzeko eta beste gastu-konpromiso batzuei aurre egiteko zenbatekoa baino.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Gasturako baimena kentzea partida honetan eta zenbateko honetan:

–Errenta bermatua edo gizarteratze-errenta jasotzen dutenen kontratazioa sustatzeko diru-laguntzak, ekainaren 2ko 1612/2017 Ebazpenaren bidez arautuak, 700.000 euro 2018ko gastuen aurrekontuko “Errenta bermatua jasotzen dutenen kontrataziorako pizgarriak” izeneko 95001 96100 4709 241204 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2018ko urriaren 30ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1813345