227. ALDIZKARIA - 2018ko azaroaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2019. urteko karga-tasak

Zangozako Udalak, 2018ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izan dezaten, ondotik jasotzen diren karga-tasak, aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

Lurraren gaineko kontribuzioa. Onetsitako agiriaren arabera, balorazio txostena berrikustearen ondorioz ateratako balioen ehuneko 0,329ko karga-tasa ezartzea, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izan ditzan.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, ehuneko 5ekoa.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): 1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako koefiziente berdinak finkatzea, lurren balioaren gainean aplikatzeko.

–Honako karga-tasa hauek ezartzea, balio-gehikuntza sortzen den epearen araberakoak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioaren ondorioetarako, eta ondorioak 2019. urteko urtarrilaren 1ean hasita.

BALIO-GEHIKUNTZAREN SORTZEALDIA (URTEAK)

TASAK

Urte 1etik behera, 1-2-3

%12

4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15

%25

16-17

%17

18-19-20 urte edo gehiago

%12

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zangozan, 2018ko azaroaren 16an.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1814103