28. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 9a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, abenduaren 18ko 146/2025 Foru Dekretuan. Haren bidez, 2025eko enplegu publikoaren eskaintza partziala onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Eskaintza hori zen 2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean aurreikusitako ordezte-tasari zegokiona.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

104/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatu, eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela xedatzen duena, zeladore lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 5ekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita deialdi honen testua: deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko osasun publikoko ikuskatzaileen (albaitariak) 13 plaza huts Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan, eta bestetik, hautaproben bidez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 15eko 264/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez behin betiko zerrendak onesten dira, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozeduran onartu eta baztertu diren izangaiena, eta, bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozeduran onartu eta baztertu diren izangaiena.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erdi mailako teknikaria-osasun hezitzaileen 7 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 3707/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi-mailako tituludunen (estatistikaria) sei plaza oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta oposizioaren lehen proba egiteko eguna, ordua eta tokia zehaztu ziren.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

141E/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita toki entitateendako eta irabazi-asmorik gabeko entitateendako dirulaguntzen deialdi bat, mugaz gaindiko lankidetza-jarduerak susta ditzaten 2026ko ekitaldian. DDBN kodea: 877756.

905/2025 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita hezkuntza bereziko bekak eta hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleendako laguntzak emateko 2025-2026 ikasturtean. DDBN kodea: 865965.

1.7. BESTELAKOAK

312/2025 EBAZPENA, abenduaren 24koa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita, titularrak eskatuta, Iruñeko "Santa Catalina - Santísimo Sacramento" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena azkentzea, eta irakaskuntza horiek inskribatzen baitira Iruñeko "Santa Catalina Labouré" eta "Santísimo Sacramento" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuen erregistro datuetan.

313/2025 EBAZPENA, abenduaren 24koa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita, titularrak eskatuta, Altsasuko eta Etxarri Aranazko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena azkentzea, eta irakaskuntza horiek inskribatzen baitira Altsasuko "Iñigo Aritza Ikastola" eta Etxarri Aranazko "Andra Mari Ikastola" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuen erregistro datuetan.

314/2025 EBAZPENA, abenduaren 24koa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita, titularrak eskatuta, Burlatako "Amor de Dios - Regina Pacis" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena azkentzea, eta irakaskuntza horiek inskribatzen baitira Burlatako "Amor de Dios" eta "Regina Pacis" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuen erregistro datuetan.

1721/2025 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, ikerketa batzordeetako kideak izendatzeko eta ordezteko sistema bat ezartzen duena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak sexu-jazarpena eta/edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta esku hartzeko duen protokoloaren esparruan.

483/2025 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Ezkabarteko Udalarekiko lankidetza araubidea, goi saneamendurako hiriko hondakin uren arazketarako instalazioak sustatu eta egiteko.

568E/2025 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira "Zeharbideen urbanizazio-lanak" inbertsio-lerroaren barruan 2026-2028 plangintza aldiari dagozkion zerrenda hauek: aurrekontu-baliabideen kargura behin-behinean sartutako inbertsioen zerrenda, erreserban dauden inbertsioen zerrenda eta onartu ezin diren inbertsioen zerrenda.

1/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 7koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ukatzen baitira San Martin Unxeko, Lergako, Erriberriko eta Tafallako udal-mugarteetan ezarri nahi diren energia elektrikoa ekoizteko instalazioen eta haien eraldaketa eta ebakuazio azpiegituren proiektuetarako aurretiazko administrazio baimenak.

2/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 7koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ukatzen baita aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea energia elektrikoa ekoizteko instalazio baterako, Corellako udal-mugartean.

124/2025 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baitzaizkio "San Gregorio haize-parkea berrindartzea" proiektuari, Cabanillasko eta Tuterako udal mugarteetan, eta haren onura publikoa (1. fasea) zehazki deklaratzen baita. Espedientearen kodea: 1051-2-CE.

182/2025 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez administrazio-baimena ematen baita gas-sarea eraiki eta egokitzeko, biometanoa RMB-31088 sarean injektatzeko, Elortzibarko udal mugartean.

26E/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez formulatzen baita Iruñeko Udalak Donapearako duen udal plan orokorra aldatzeari buruzko ingurumen adierazpen estrategikoa. Sustatzailea Iruñeko Udala da.

481E/2025 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Los Arcosko udal mugartean nanoteknologiaren bidez produktuak fabrikatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Tecnología Navarra de Nanoproductos SL da.

483E/2025 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Arguedasko udal mugartean dagoen hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen transferentzia-gunearen ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Chatarras Martón SL da.

484E/2025 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Cadreitako udal mugartean landare-kontserbak prestatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Anko SL da.

486E/2025 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Granja Dos Hermanas SAk Irañetako udal-mugartean duen umetarako zerramen ustiategiaren instalazioan (titia kendu bitarteko zerrikumeen haztegia) aldaketa nabarmen bat egitea, propano gaseko erraustegia ezartzeko, minden 2. putzua estaltzeko eta hilotzak biltegiratu eta kudeatzeko hidrolisi-sistema bat instalatzeko proiektua egiteko. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean agertzen diren baldintzak bete beharko dituzte.

487E/2025 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita aldaketa funtsezko bat egiteko Funesko udal mugartean gizendu aurreko hazkuntzarako dagoen zerri-instalazio batean, orientazio zooteknikoa aldatzeko proiektua gauzatu ahal izateko; izan ere, zerriak gizentzeko 1.700 toki izatetik esne-zerrikumeentzako (trantsizio zerriak) 8.048 toki izatera igaro nahi du. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan agertzen diren baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Agropecuaria Obanos SA da.

488E/2025 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita aldaketa funtsezko bat egiteko Vianako udal mugartean nekazaritzako elikagaien industriarako eta energia berriztagarrien industriarako makineria berezia diseinatu, eraiki eta merkaturatzen duen instalazio batean, hondakin-uren (ur beltzak) araztegi berri bat ezartzeko proiektua gauzatu ahal izateko. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinetan agertzen diren baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Nclave Manufacturing SLU da.

489E/2025 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 28ko 81E/2025 Ebazpena, hartan egindako akatsa zuzentzeko asmoz, ebazpen honen eranskinean jasotzen den moduan. Aldaketaren xede den ebazpen haren bidez, Maier Navarra SLk Ultzamako udal-mugartean duen instalazioaren ingurumen baimen bateratua eguneratu zen.

490E/2025 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez berrikusten baita Slir SLren titulartasuneko ongarrigintzarako hondakin organikoen konpost-instalazioari (Zarrakazteluko udal mugartean kokatua) ingurumen baimen integratua. Izan ere, instalazioa TEOei buruzko ondorioak ezartzen dituen Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko 2018/1147 Betearazpen Erabakira egokitzeko proiektua gauzatu beharra dago, eta, horrenbestez, instalazioak eta jarduerak berak ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren baldintzak bete beharko dituzte.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, onesten dira, batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozedurak, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzekoak. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuaren aldaketa funtsezkoa, Industrias Alimentarias de Navarra SAUk sustatua.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuaren aldaketa funtsezkoa, Depurados Azud AIEk sustatua.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuaren aldaketa funtsezkoa, Grupo Cetya SAk sustatua.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren nahitaezko fasea, Hodei Busto Basterrak sustaturik.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, Ribera Vapor SLk sustaturik.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuan aldaketa funtsezko bat egiteko espedientea, Transformados Metálicos Ricarte Casarejos SLk sustaturik.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuan aldaketa funtsezko bat egiteko espedientea, Agropecuaria Obanos SAk sustaturik.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berrikusteko espedientea, Volkswagen Navarra SAk sustaturik.

ENKANTEA, Carcarko ondasun higiezin batzuena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

BERA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

BERRIOBEITI

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

BETELU

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

BIURRUN-OLKOTZ

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

ERATSUN

Ondasun higiezinen gaineko zerga-tasa

EULZKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

EZKABARTE

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

FALTZES

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

GALAR

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

GARAIOA

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

GESALATZ

Aldaketa, 2026ko plantilla organikoaren hasierako onespenean

ITUREN

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

LEKUNBERRI

12. poligonoko 970. partzela partzelatzeko eta lurra lagatzeko hirigintza-hitzarmena. Behin betiko onespena

LERGA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

LEZAUN

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

MARTZILLA

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

MENDIGORRIA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

OIEREGIKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

OIZ

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

SARTAGUDA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

SESMA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

TORRES DEL RÍO

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

URRAULBEITI

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

URROZ

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

URROTZ-HIRIA

Izen ofizialaren aldaketa. Jendaurreko informazioa

ELORTZIBAR

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

BIDANKOZE

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

ZUBIETA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

AMESKOETAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARREA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

VALLE DE EGÜÉS

Notificación sustitutoria expediente ISIVTNU 202500000000166-B