2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Biurrun-Olkozko Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko plantilla organikoa. Erabaki hori 2025eko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29an.
Jendaurreko epea iraganik inork erreklamaziorik edo oharrik egin gabe, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat jotzen da, eta argitara dadila agintzen da, ondorio guztietarako; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin.
Tebas-Muru Artederretan, 2026ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
Lanpostua: idazkaria. Plaza kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Biurrun-Olkozko Udalarekin batasunean.
Lan-kontratudun finkoak.
Lanpostua: administrari-ofiziala. Plaza kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: lehiaketa (abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarria). Administrazio-egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %18,36. Mailako osagarria: %12.
Izenen zerrenda
Gómez Senosiáin, Ana.–Idazkaria. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2018ko ekainaren 27a. Administrazio-kontratuduna. Gradua: 2.
Goñi Allo, Blanca Ujué.–Administrari-ofiziala. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %18,36. Mailako osagarria: %12. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2008ko irailaren 4a. Lan-kontratudun finkoa.
Iragarkiaren kodea: L2601052