2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
Aldaketa, 2026ko plantilla organikoaren hasierako onespenean
Gesalazko Udalak, 2025eko azaroaren 14an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa, eta erabakia 2025eko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 1ean. 2026ko urtarrilaren 9an egin osoko bilkuran, aldatu zen hasierako onespena.
Plantillan onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 235. artikulua.
Muetzen, 2026ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.
Iragarkiaren kodea: L2600981