28. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, onesten dira, batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozedurak, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzekoak. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Ignacio Ascunce Parada jaunak, Alba Aranzana Garcia andreak, Erik Iturmendi Velásquez jaunak, Antonio Jiménez Goenaga jaunak, Karmele Aguirre Barandarain andreak, Bernardo San Martin Urabayen jaunak, Juan de Diego Mendizabal jaunak, Nicola Barreca jaunak, Francisco Javier Polan Iriarte jaunak eta Asier Zabalza Larreta jaunak errekurtsoa jarri dutela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, onesten dira, batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozedurak, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzekoak. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira.

Horregatik guztiagatik, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzendu beharko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 16an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2600615