2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEINTZA-LABAIEN
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Beintza-Labaiengo Udalak, 2025eko abenduaren 15ean egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.
Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aitzinetik argitaratuta 2025eko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 29an, eta epe horretan inork ez du aurkeztu erreklamaziorik edo alegaziorik. Beraz, behin betiko onetsitzat jo dira aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hortaz bada, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hona hemen, kapituluka.
DIRU-SARRERAK:
I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 72.050,00 euro.
II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 6.000,00 euro.
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 17.520,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 153.430,00 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 50.450,00 euro.
VII. kapitulua.–Transferentziak administrazio orokorretik toki entitatera: 79.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 378.450,00 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 37.200,00 euro.
II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 177.750,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 82.500,00 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 81.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 378.450,00 euro.
Beintza-Labaienen, 2026ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L2601019