1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
489E/2025 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 28ko 81E/2025 Ebazpena, hartan egindako akatsa zuzentzeko asmoz, ebazpen honen eranskinean jasotzen den moduan. Aldaketaren xede den ebazpen haren bidez, Maier Navarra SLk Ultzamako udal-mugartean duen instalazioaren ingurumen baimen bateratua eguneratu zen.
Instalazio horrek badu ingurumen baimen bateratua, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 28ko 81E/2025 Ebazpenaren bidez emana.
Akats bat atzeman da aipatu baimenean eta hura zuzendu beharra dago. Horretarako, azalpen-ohar bat erantsiko da 5. eta 6. isurtze-fokuen errekuntza-prozesuari buruz. Foku horiek sartuta daude II. eranskineko (funtzionamendurako ingurumen baldintzak) 1.1 atalean (atmosferarako isurketak).
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio egintzetan eta xedapenetan egiten diren akats material, aritmetiko edo egitatezkoak zuzentzea kasuan kasuko egintza edo xedapena eman duen organoari dagokio. Orobat, akats zuzenketan aipatu beharko dira zuzenketaren ondorio juridikoak eta, jakinarazi edo argitaratu diren egintzak direnean, nahitaez jakinarazi edo argitaratu beharko da zuzenketa.
Ebazpen-proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Aldatzea Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 28ko 81E/2025 Ebazpena, hartan egindako akatsa zuzentzeko asmoz, ebazpen honen eranskinean jasotzen den moduan. Aldaketaren xede den ebazpen haren bidez, Maier Navarra SLk Ultzamako udal-mugartean duen instalazioaren ingurumen baimen bateratua eguneratu zen.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren aurka, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Maier Navarra SLra eta Ultzamako Udalera.
Iruñean, 2025eko abenduaren 26an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Larrañeta Nido.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.
F2517227
Iragarkiaren kodea: