28. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Oizko Udalak, 2025eko abenduaren 11n egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aitzinetik 2025eko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abenduaren 29an, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat jo dira.

Hortaz bada, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hona hemen, kapituluka.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 47.500,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 2.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 14.800,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 170.050,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 25.650,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 7.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 267.000,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 163.500,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 79.950,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 11.550,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 12.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 267.000,00 euro.

Oizen, 2026ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Jaime Urroz Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L2601021