28. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Carcarko ondasun higiezin batzuena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barnean, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko azaroaren 14ko ebazpen baten bidez (2025eko azaroaren 20ko beste baten bidez aldatu zen), erabaki zuen enkante bidez saltzea behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04251.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200104251 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atari horretan.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko diren ondasunak:

–1. lotea.

Erregistroa: Carcarko 1.316. finka. IDUFIR: 31008001694068.

Hiri-finka: etxea Carcarko Enmedio kalean dago, eta, hogeita hamalau zenbakiaz adierazita badago ere, gaur egun, zenbakitze berriaren arabera, hamabi zenbakian dago. Hiru solairu ditu, zoruarekin, eta azken hori hogeita bi metro koadrokoa da, handiagoa dela uste bada ere. Mugakideak: sartu eta eskuinaldean, Encarnación Carricas andrearena (lehen Casto Carricas jauna); ezkerraldean, Florencio Sádaba jaunarena; eta atzealdean, Estanislao Chalezquer jaunarena (lehen Francisco Garrido jauna).

Katastroa: Carcarren. 142. lurzatia, 5. poligonoa, 1. azpieremua eta 1-3 hiri unitatea. Reverendo Padre Jesus Pardo kalea 29, behea. Katastroko erreferentzia: 310000000001528141QI.

–2. lotea.

Erregistroa: ez dago inskribatuta Jabetzaren Erregistroan.

Katastroa: 48,00 m²-ko ukuilu eskorta Carcarren. Helbidea: Paseo kalea, S-P behea. Mugakideak: ezkerraldean, 5. poligonoko 4. lurzatia, Luis Moreno Roldan jaunaren eta Blanca Esther Resano Gurpegui andrearen titulartasunekoa; aurrealdean, 5. poligonoko 1. lurzatia, Carcarko Udalaren titulartasunekoa. 5. poligonoa, 5. lurzatia, 1. azpieremua, 1. hiri-unitatea. Katastroko erreferentzia: 310000000001619220PW.

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko otsailaren 4an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2601652