28. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

Ondasun higiezinen gaineko zerga-tasa

Aldaketa, lurraren gaineko kontribuzioaren gaineko zerga-tasan. Behin betiko onespena.

Eratsungo Udalak, 2025eko urriaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen 2026rako %0,24ko karga-tasa ezartzea hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko, balorazio-ponentziaren azken berrikuspeneko balioen arabera.

Espedientea jendaurrean egon da, aitzinetik iragarkia argitaratuta 2025eko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 11n, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari.

Orain, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,24ko karga-tasa.

Eratsunen, 2026ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Nagore Escudero Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2600944